LABek «GREBA MARTXA» ekimena burutuko du Nafarroan greba egiteko arrazoiak eta aldarrikapenak konpartitzeko. Irailaren 26an Grebara ateratzeko arrazoiak badaude eta inposatu nahi dizkiguten murrizketen aurrean alternatiba ere badago eta bi mezu garrantzitsu hauekin aterako da kalera sindikatua. Ekimenak ibilbide ezberdinak jorratuko ditu Nafarroako ahalik eta herri gehienetara iristeko, bata Iruñerrian izango eta bestea Sakanan.